XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ETXEVARRIA'TIK

ILLEKO GORA BERAK: Unamunzagan mutikoa jaio da ta Juan Antonio izenaz bateatu zan.

Iñork uste barik, Aizte'ko Patxi il da.

Goian bego.

Satzibar-errotako Paquita Aizmendi'ko Cecilio'gaz ezkondu da.

Zorionak.

LUISTARREN JAIA: Beste domeketan baño mutil geitxuago etorri ziran goizeko elizkizunera.

Baña oraindik leku asko gelditu zan aurreko bankuetan.

Bizikleta karreran 13 korredore ekin ziran, baña azkenerako 10 gelditu ziran.

Erriko bat bakarrik presentau zan ta berak irabazi: Martxel, Urrosolo'ko.

Oraiñ arte beti kanpotarrak irabazi izan dabe.

Karrera ostean, euri gogorra ekin zan ta antxe dana amaitu zan.

Aurreskurik be ezin egin.

Arratsaldeko Otabako prozesiñoia be tristea izan zan.

Euriatik elezpetik egin bear eta ain zan gogor euria, tabernatik mutillak ezin urten.

DOTRIÑA KONTUAK: Bilbon batu ziran erri danetatik dotriñako umiak.

Emendik ta Barinagatik 60 juan ziran.

Erri bakotxeko mutiko ta neskatilla bateri, dotriña ikasten zintzoenak izan diranai, Obispoak medalla eder bana ipiñi eutsen.

Emengoak José Lartitegui ta Maribel Muñiozguren izan ziran ta Barinagakoak Pedro Arano ta Julita Arriaga.